MODU EGOKIAN.

Publicado en: Blog, Política, Uncategorized | 0
Bai. Kasu honetan, Iturrate jaunak arrazoia zeukan. Oso gutxitan arrazoia dauka legebiltzarkide honek, baina oraingoan, bai. Eusko legebiltzarrean esan zidan bezala, «modu egokian» idazteko modu egokiena modu honetan da, ez nik esan nuen bezala. Akats haundia. Euskaldun berri baten akatsa. Halaere, bere jokabidea nire esaera baino askoz okerragoa izan zen. Kasu honetan ta beste kasuetan ere, denok oso dakigun bezala. Adibidez, legebiltzarkideok tribunatik hits egiten dugun bitartean berak egiten dituen komentarioak oso desegokiak izaten dira, mahaikidea baldin bazara batez ere. Bestalde, pixkat arraroa egin zitzaidan bere zuzenketa jasotzea. Nolanahi ere, bera izan zen erakundezko adierazpen batean «hinundación» ta «haber» «a ver»-en ordez idatzi zuena. Gogoratu?